Irakaslearen gida: Merke-merke

2. Merke-merke

2.2. Lanketa

Honako jarduera hauek proposatu ditugu:

Egilea

  • Zer dakizu Xabier Mendigurenez?

Foro honen bidez lan kolaboratiboa bultzatu nahi dugu. Ikaslearen interesa piztu nahi dugu han-hemenka aurkitutako informazioa gainontzekoekin konparti dezan.

Ipuinaren irakurketa

  • Merke-merke ipuina irakurri

Ipuina eskaintzen zaio bere horretan ikasleari irakur dezan. Inongo laguntzarik gabe. Gure hipotesiaren arabera, ikasleak zailtasunak izango ditu narraitzaile asko dagoela konturatzeko eta nor den nor jakiteko. Zailtasun horiek bultzatuta, etsi egiten dute ikasleek eta ez dute literaturarekiko zirrararik sentitzen.

  • Irakurri bitarteko iruzkina izeneko foroa

Foro honetan plazaratu nahi ditugu ipuina irakurri bitartean eta irakurritakoan ikasleak izan dituen zailtasunak, sentitu duena, gustuko izan duena... Ikasleak egindakoa eta lortutakoaren irudi bat egin nahi dugu aurrerantzean egin beharreko lana definitzen laguntzeko.

  • Irakuketa gidatua

Lehen irakurketan izan dituen arazoak gainditzeko irakurketa gidatua eskainiko zaio ikasleari. Bertan arazoa identifkatzen eta narraitzaile askoran ahotsek sortzen dituzten arazoak nola gaindi daitezkeen erakutsi nahi diogu. Helburua hauxe da: literatur-testuak dituen ezaugarriak gainditzeak plazerra sortzen duela ikustaraztea.

Ipuina irakurri ondoren

  • Zer deritzozu ipuinari?

Bertan ikasleen iritzia jaso nahi dugu, bai ipuinari buruzkoa bai egindako lanari buruzkoa. Horren oinarri argitaratutako kritika bat izango da.

  • Era honetako beste batzuk

Ikasleak testuaren ezaugarri bera duten beste testu edo filma batzuk izango ditu eskura gustuko izan badu horiekin atsegin hartzeko edota erabilitako teknika probatzen jarraitzeko.

Material osagarriak

  • Bil ditzagun hitz ezezagunak
  • Narrazioaren osagaiak: narratzailea
  • Eta ipuin honetan?
  • Laburpen gisa