Ohar batzuk ebaluazioaz
5. Ebaluazioaren aldiak
5.1. Hasierako ebaluazioa
HASIERAKOARI dagokionez, azpimarratu behar dugu irakatsi eta ikasteko prozesuari ekin aurretik ezinbestez bideratu behar dela, jarduna behar hainbateko eraginkortasunez antolatu nahi badugu, bederen. Ikasleen usteak eta espektatibak zeintzuk diren, jarrerak, motibazioa... ebaluatzeko unea da. Elkarrizketak, behaketak, galdeketak, mailaketa-frogak... baliatuko ditugu.
Jasotako informazioak irakasleak programatuta zeuzkan hainbat ikastunitateetan aldaketa eragingo ditu: beharren arabera egokitu, alegia.