Irakaslearen gida

1. Ikastaroaren planteamendua

Moodle

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroaren helburu nagusia Moodle-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.

Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.

Ikastaro hau Moodle-ren 1.9 bertsioetarako dago diseinatuta.

Ikastaroa modu askotan plantea daiteke: on line, semipresentziala edo aurrez aurrekoa. Aukeratzen den moldearen arabera, irakasleak beharrezko aldaketak egin beharko ditu.