Ikastaroaren gida

Plataformaren funtzionamendu orokorra

Ezkerreko zutabea

Ikastaroaren edukia

Ezkerreko zutabearen lehenbiziko koadroa da. Bertan, hainbat baliabide dituzu:

a) Ikastaroaren gida

Hemen ikastaroaren gaineko informazio garrantzitsuena izango duzu eskura (lan-egutegia, helburuak eta edukiak, gida hau bera). Dokumentu hauek noiznahi kontsulta daitezke.

b) Komunikaziorako tresnak

Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresnak:

Ohar-taulaOhar-taula: foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Horregatik, bereziki gomendatzen dizuegu mezu hauek arretaz irakurtzea.


Jardueren foroaJardueren foroa: foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da.



Kontu-kontariKontu-kontari: foro hau guztion arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu.


Nire egunerokoaNire egunerokoa: tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Saioz-saio gehituko duzue bertan saio horretan ikasitakoa, ikasi ez duzuena, izan dituzuen zailtasunak, sortu zaizkizuen kezkak... Horretaz gain, zuen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakezue bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.


Koadroak

Ikastaroaren edukiaren azpian, zenbatutako hainbat koadro azaltzen dira. Horietako bakoitza lan-saio bati dagokio, eta bertan azalduko dira saioan zehar burutu beharreko jarduerak eta zereginak.

Horiez gain, sintesirako atala ere amaieran izango duzue.