Ikastaroaren gida

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Moodle 1.9ren oinarrizko erabilera
Liburua: Ikastaroaren gida
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Saturday, 2024(e)ko Novemberren 23(e)an, 10:45(e)tan

Deskribapena

Hemen ikastaro honen helburuak eta edukiak dituzue

Ikastaroaren planteamendua

Moodle.org

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroaren helburu nagusia Moodle-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.

Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.


Helburuak

  • Moodle-k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak ezagutzea
  • Parte hartzaileei Moodle modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea

Edukiak

  • Plataformaren funtzionamendu orokorra
  • Komunikazioa bultzatzeko tresnak
Norberaren profila, foroak, mezuak, inkesta eta txata
  • Informazioa emateko tresnak (I): baliabideak
Web-orriak, estekak, fitxategiak, direktorioak eta etiketak
  • Informazioa emateko tresnak (II): blokeak
Egutegia, HTML, partaideak, duela gutxiko aktibitatea, urrutiko RSS kanalak...
  • Edukiak lantzeko tresnak
Glosategia, liburua eta HotPotatoes
  • Ebaluazioa egiteko tresnak
Kalifikazioak, jarduera-txostena, zeregina eta galdetegia

Metodologia

Ikastaro zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Ebaluazioa

Ikastaroaren ebaluazioa bi modutan egingo dugu:

Autoebaluazioa

Moodle-ren oinarrizko erabiltzailebatek lortu beharreko gaitasunak irakaslea rolaren baimenetan oinarrituta definitu dira eta can do edo gai naiz moldera ekarri ditugu. Autoebaluaziorako galdetegian, beraz, ondorengoak lortzea nahi dugu:
  1. Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea
  2. Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea
  3. Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.
Ebaluazio kuantitatiboa

Ebaluazio-molde honek 6 atal ditu:
  • Partaidetza: komunikazio-tresnen erabilera
  • Lehen saioa: 6 jarduera
  • Bigarren saioa: 6 jarduera
  • Hirugarrensaioa: 3 jarduera
  • Laugarren saioa: 4 jarduera
  • Bosgarren saioa; 5 jarduera
Jarduera guztiak eta komunikazio-tresnen erabilera 1etik 5era puntuatuko dira eta puntuazio horiekin atal bakoitza 1etik 10era ebaluatuko da.

Ikastaroaren bukaerako puntuazioa atal guztietan lortutakoen bataz bestekoa izango da.

Iraupena eta aldiak

Ikastaro honek 30 orduko iraupena du, honela banatuta

  • Bi eta erdiko orduko bi saio presentzial
  • 25 orduko lana on-line
    • Lehehen saioa: bost ordu
    • Bigarren saioa: bost ordu
    • Hirugarren saioa: bost ordu
    • Laugarren saioa: bost ordu
    • Bosgarren saioa: bost ordu

Dokumentazioa

Hona hemen ikastaroan zehar lagungarri izango dugun dokumentazioa:

Praktikak


Praktikak ikastaro honetan egingo ditugu: ikastaroaren esteka hemen ipini

Plataformaren funtzionamendu orokorra

Ikastaroan sartutakoan, bi atal nagusi ikusiko dituzu:
  • Ikastaroaren goiburua
  • Ikastaroaren gorputza

Ikastaroaren goiburua

Lehen lerroa

Ezkerraldean ikastaroaren izenburua dago eta eskuinaldean, zeure izena ikusiko duzu. Bertan sakatuz gero, hainbat aukera izango dituzu:
  • Profila: ikastaroko partaide bakoitzak gainerakoei erakutsiko dien informazioa da profila (argazkia, deskribapen laburra, e-posta helbidea...).
Horrez gain, pasahitza aldatzeko modua eta mezularitza-sistemarako sarbide azkarra dituzu beheko aldean.
  • Profila editatu: aurreko informazioak aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko aukera ematen du honek.
  • Foroko mezuak: ikastaroko foroetara bidali dituzun mezu guztiak ikus ditzakezu hemen.
  • Bloga: Moodle-ren blog-sistemarako sarrera da.
  • Jardueraren txostena: norberak ikastaroan zehar izandako jarduera nolakoa eta zenbatekoa izan den laburbiltzen du bloke honek.
  • Rolak: non zein rol duzun esango dizu
Bigarren lerroa

Bertan nabigazio-barra ikusiko duzu: ingurunean zehar batetik bestera joateko modu azkarra da hau. SUE web gunearen orri nagusia da, HASTAPENAK ikastaroarena...

Ikastaroaren gorputza

Goiburuaren azpian ikastaroaren edukia biltzen da bi zutabetan banatuta. Horietako bakoitzean hainbat bloke edo koadro azaltzen dira.
  • Ezkerreko zutabea: ikastaroaren edukia bera hainbat koadrotan banatuta
  • Eskuineko zutabea: azken berriak, datozen ekitaldiak, egutegia, online erabiltzaileak, mezuak eta duela gutxiko aktibitatea
     

Ezkerreko zutabea

Ikastaroaren edukia

Ezkerreko zutabearen lehenbiziko koadroa da. Bertan, hainbat baliabide dituzu:

a) Ikastaroaren gida

Hemen ikastaroaren gaineko informazio garrantzitsuena izango duzu eskura (lan-egutegia, helburuak eta edukiak, gida hau bera). Dokumentu hauek noiznahi kontsulta daitezke.

b) Komunikaziorako tresnak

Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresnak:

Ohar-taulaOhar-taula: foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Horregatik, bereziki gomendatzen dizuegu mezu hauek arretaz irakurtzea.


Jardueren foroaJardueren foroa: foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da.



Kontu-kontariKontu-kontari: foro hau guztion arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu.


Nire egunerokoaNire egunerokoa: tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Saioz-saio gehituko duzue bertan saio horretan ikasitakoa, ikasi ez duzuena, izan dituzuen zailtasunak, sortu zaizkizuen kezkak... Horretaz gain, zuen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakezue bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.


Koadroak

Ikastaroaren edukiaren azpian, zenbatutako hainbat koadro azaltzen dira. Horietako bakoitza lan-saio bati dagokio, eta bertan azalduko dira saioan zehar burutu beharreko jarduerak eta zereginak.

Horiez gain, sintesirako atala ere amaieran izango duzue.

Eskuineko zutabea

Partaideak

Ikastaroan parte hartzen ari garen guztien zerrenda ikusteko aukera izango duzu hor, bai eta plataforma honek eskaintzen duen blog-sistemarako sarbidea ere.

Azken berriak

Bloke honetan nabarmenduko dira OHAR-TAULA forora bidalitako mezuen gaiak.

Datozen ekitaldiak

Agenda-funtzioa betetzen du bloke honek. Hiru ekitaldi-mota dago: a) gunearen ekitaldiak; b) ikastaroarenak, eta c) erabiltzailearenak.

Egutegia

Egutegian datozen ekitaldiak nabarmenduko dira.

Mezuak

Berehalako mezularitzarako blokea da hau. Plataforman alta emanda dauden pertsonei mezuak bidaltzea ahalbidetzen du. Pertsona horik online egonez gero, momentuan bertan jasoko dute mezua.

On-line erabiltzaileak

Azken bost minutuetan ikastaroan zein pertsona sartu den adierazten du. Izenean klikatuz gero, horren profila ikusiko duzu, eta izenaren gaineko karta azalen eginez gero, mezua bidali ahal diozu eta denbora errealean harekin komunikatu.

Kudeaketa

Bloke honetan zeure kalifikazioak ikusteko aukera izango duzu: tutoreek kalifikatutako jardueren emaitza kontsulta dezakezu.

Duela gutxiko aktibitatea

Hemen plataforma sartu zineten azken alditik zein aktibitate izan den jakiteko modua duzue: zein mezu bidali diren, zein baliabide berri dagoen... Oso baliagarria da ikastaroaren martxari begiratu batean erreparatzeko.