2.5 Testu idatzia ahozko testu bihurtu: AHOTTS
Jakina da oso baliagarria dela pantaila bat irakurri ezin dutenentzat irakurle automatiko bat izatea. Baina egun teknologiak ahalbideratzen du leku batetik bestera goazenean jaso dugun dokumentu bat mugikorrean entzutea, momentuan beste zerbait egiten ari garelako eta ezin dugulako irakurri, esaterako.
Irakurle automatikoetan momentuko testua nabarmendu edota erritmoa aldatzea astiroagotuz, ulermenari denbora gehiago emateko edota arinagotuz zailtasuna gehitzeko.
Horri buruz hausnartzeko, egin beharreko bosgarren jarduera duzue, baina bat ala beste aukeratu dezakezue:
AHOTTS sisteman idatzi esaldi bat eta gorde sitemak sortzen duen soinu-fitxategia.
Ariketa honetan EBAZeko hainbat ezaugarri eginarazteko esaldi bat edo beste idatz dezakezue. Esaterako, nola esango du makina "Ez dut nahi"? a) eZDut nahi? ala "eZTut nahi"? Nahi baduzue beste ezaugarri batzuk ere begiratu.
Nahi baduzue, euskarazko esaldi hori, beste hizkuntza bat dela adierazi diezaiokezue eta jarri arreta aukeratu duzuen beste hizkuntza horretako ezaugarri fonetikoak erabiltzen dituela sitemak.
OHARRA:
- Sistema hau E-mintza bezalako komunikatzaileak erabiltzen dituzte autismoa duten haurrek euskaraz komunikatzeko.