4.3 jarduera: sortu laugarren mezua

Orain arte ikusitakoen arabera, osagai didaktikoa zuzenean lotzen da irakaslearen egitekoekin. Ez da erraza izaten erabakitzea noiz hartu behar den parte, noiz ez, noiz lagundu behar den eta noiz ez, laguntza horri nolako itxura eman behar zaion... Erabaki asko eta erabaki bakoitzaren ondorioak zeintzuk izango diren jakiteko aukera gutxi. Hartu beharreko erabaki zail bat ikaslearen jarrera eta jokaerasren ingurukoa izaten da. Zer egin ikasle batek jarrera desegokia duenean, ez bakarrik bere ikasprozesua aurrera eramateko baizik eta irakasle eta ikastaldearekiko?

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

Sor ezazu foro batera bidaltzeko mezu bat beheko testuinguru eta eginkizuna kontuan hartuta

 

Testuingurua:

  • Hasiera-hasieratik utzi du agerian ikasle honek taldea soberan duela eta irakaslea bere beharrak asetzeko dagoela. Behar horiek sentitu ahala nahi du irakaslaren arreta eta erantzuna. Orain arte idatzi dituen mezuak mota honetakoak izan dira; ez du kontuan hartzen testuingurua, ez nori zuzentzen zaion, ez ditu errespetatzen giza harremanetan erabiltzen diren gutxienekoak. Taldekideek ez diote dagoeneko erantzun ere egiten, ez baititu ezertarako kontuan hartzen. Ez ditu taldekieen erantzunak irakurri ere egiten, argi baitu ikastekotan, irakaslearengandik ikasiko duela...

Mezuaren funtzioa eta ezaugarriak:

  • Irakasle gisa nahikoa dela pentsatu duzu. Erantzun¬†gogorra ematea erabaki duzu. Agerian jarri nahi diozu jarrera hori ez dela egokia, ikaskideak mindu egiten dituela eta bere ikas-prozesua berrikusi egin behar duela hainbat osagai ez dituelako behar bezala garatuta.