1.3 jarduera: norberaren esperientziak
Orain arte komunikazioaren hainbat alderdi ikusi ditugu: giza komunikazioaren berezko ezaugarriak, komunikazioak ikaskuntzan izan dezakeen funtzioa eta garrantzia...
Baina horrelakoetan, beste askotan bezala, norberaren esperientziak izaten dira garrantzizkoak. Beraz, zein izan dira zure esperientziak; nola bizi izan duzu komunikazioa ikaskuntza egoeretan?
Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:
Idatz ezazu mezu bat Jardueren foroa beheko galderak kontuan hartuta
Mezua idaztean, kontuan hartu galdera hauek:
- Nola ikusten duzu zuk komunikazioaren auzi hau? Ados zaude orain arte emandako definizioarekin?
- Zure ustez, zein eginkizun du ikas-prozesuan?
- Zein izan dira orain arte izan dituzun esperientziak/usteak/iritziak?