8. jarduera: orriak

Jarduera honetan Mahara-ren orriak aztertuko ditugu. Orriak hainbat tresnaz osatzen dira eta edukiaz gain zein plantila erabiliko dugun (zenbat zutabe eta zein itxuratakoak) erabaki ahal dugu. Bestalde, orri bakoitza norekin, nola, noiz eta zenbaiteraino partekatuko dugun ere erabaki beharko dugu...

Hona hemen, beraz, zortzigarren jarduera:

Sor itzazu bi orri Mahara-n

LEHENENGO ORRIAREN EZAUGARRIAK

  • Orriaren izena idatzi
  • Idatz ezazu deskribapen laburra
  • Orriaren edukia laburdilduko duten etiketak (hitz gakoak) idatzi
  • Orria irakasleekin eta ikaskide birekin partekatuko duzu

ORRIAREN EDUKIA ETA ITXURA

  • Aukera ezazu orriaren itxura: 2 zutabe izango ditu
  • Gehi ezazu edukia honela:
    • Ezkerreko zutabean: zure fitxategi-eremuko direktorio bat eta egunkari-sarrera bat
    • Eskuineko zutabean: profil-informazioa (zeuk aukeratu erakusteko datuak), Curriculum vitaeko eremu bat (zeuk aukeratu)

BIGARREN ORRIAREN EZAUGARRIAK

  • Orriaren izena idatzi (zure izena izan daiteke edo bertan jorratuko duzun gaia)
  • Idatz ezazu deskribapen laburra
  • Orriaren edukia laburdilduko duten etiketak (hitz gakoak) idatzi
  • Orria irakasleekin eta ikaskide birekin partekatuko duzu

EDUKIA ETA ITXURA

  • Aukera ezazu orriaren itxura: 3 zutabe izango ditu
  • Gehi ezazu edukia honela:
    • Eskuineko zutabean: zure fitxategi-eremuko karpeta bat, Erdiko zutabean: Testu-kutxa bat Ezkerreko zutabean: zure egitasmo bat