7 jarduera: taldeak

Taldeak hainbat lagunez osatzen dira eta helburu argia izan behar dute. Norberak sor ditzake eta beste batek sortutakoetan ere parte har daiteke. Taldeko partaide izateko eskaerak egin daitezke eta taldea definitzeko erabilitako ezarpenen arabera, taldean automatikoki sartuko gara edo itxaron egin beharko dugu taldearen jabeak gu partaide gisa onartu arte.

Jarduera honek bi zeregin ditu.

Hona hemen, beraz, zazpigarren jardueraren lehen zeregina:

Sor ezazu talde bat beheko ezaugarriak kontuan hartuta

TALDEAREN EZAUGARRIAK

  • Partaidetza: Eskaera egin beharko da partaide izateko
  • Orriak: Talde-kudeatzaileak bakarrik sortu ahal izango ditu orriak
  • Ikusgarritasuna: Ez da publikoki ikusteko moduko taldea
  • Orokorra: Taldekideek jakinarazpenak ikusi egingo dituzte

 

Hona hemen, beraz, zazpigarren jardueraren bigarren zeregina:

Egin ezazu talde bateko partaide izateko eskaria