3. jarduera: egunkaria
Jarduera honetan egunkaria edo blogak aztertuko ditugu Mahara-n. Blogak norberak idatzitako testu-sarrerak biltzen ditu, fitxategiak izan ditzakete erantsita eta etiketa daitezke. Gainera, sarrera bakoitzak iruzkinak onartzen dituen ala ez erabaki dezakegunez, hainbat erabilera ezberdin izan ditzakegu.
Mahara-n berezko balorea da erabiltzaile bakoitzak blog edo egunkari bat izatea. Hala ere, nahi beste sor daitezke egunkari anitzetarako aukera gaituz gero.
Jarduera honek hainbat zeregin ditu.
Hona hemen, beraz, hirugarren jardueraren lehen zeregina:
Gaitu egunkari anitzetarako aukera
Hona hemen, beraz, hirugarren jardueraren bigarren zeregina:
Alda itzazu berez sortuta duzun egunkariaren ezarpenak
EGUNKARI-EZARPENAK
- Izena idatzi (Idazlanak deituko da)
- Idatz ezazu deskribapen laburra
- idatzi egunkariaren edukia laburdilduko duten etiketak (hitz gakoak)
Hona hemen, beraz, hirugarren jardueraren hirugarren zeregina:
Idatz ezazu sarrera bat Idazlanak izeneko egunkarian
SARRERA
- Nahi duzuna izan daiteke baina ikastaroan sarrera idazteko astirik ez dugunez, erosoena da internet-eko guneren batetik kopiatzea.
- Etiketa ezazu sarrera egunkaria etiketatzeko erabili ez duzun etiketa birekin.
Hona hemen, beraz, hirugarren jardueraren laugarren zeregina:
Sor ezazu beste egunkari bat
EGUNKARI-EZARPENAK
- Izena idatzi (Arazoak eta gorabeherak deituko da)
- Idatz ezazu deskribapen laburra
- Idatzi egunkariaren edukia laburdilduko duten etiketak (hitz gakoak)
Hona hemen, beraz, hirugarren jardueraren bosgarren zeregina:
Idatz ezazu sarrera bat Arazoak eta gorabeherak izeneko egunkarian
SARRERA
- Nahi duzuna izan daiteke baina ikastaroan sarrera idazteko astirik ez dugunez, erosoena da internet-eko guneren batetik kopiatzea.
- Etiketa ezazu sarrera egunkaria etiketatzeko erabili ez duzun etiketa birekin.