4. jarduera: hirugarren ebaluazioa
Jarduera honetan kalifikazio-elementuen puntuazioren portzentaje ezberdinak landuko ditugu. Horrez gain, azterketetara aurkeztu ahal izateko baldintza bat ezarriko dugu: lehenik eta behin lan bat egin beharra, nahiz horren kalifikazioa kontuan hartu ez.
Hona hemen, beraz, laugarren jarduera:
Sor itzazu behar dituzun elementuak hirugarren ebaluazioa izeneko kategorian
ELEMENTUAK
- Amaierako lana izeneko elementua. Derrigor gainditu behar da hirugarren eta laugarren azterketak egin ahal izateko (0tik 10era puntuatuko da). Ez du punturik ematen hirugarren ebaluazioaren azken notan: azterketara aurkeztu ahal izateko baldintza da.
- Laugarren azterketa. Ebaluazio honetako puntuazio osoaren %40 hartuko du. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.
- Bosgarren azterketa: Ebaluazio honetako puntuazio osoaren %60 hartuko du. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.
ELEMENTUEN PISUA
- Kategoria honetan batez besteko ponderatua moldeko agregazioa aukeratu dugunez, ponderazioa zenbatekoa den zehaztu behar dugu (pisua izeneko zutabean).
- Kasu honetan, 40ko pisua eman behar zaio 3. azterketari eta 60koa 4. azterketari. Bigarren lana elementuari, berriz, 0ko pisua emango diogu.
EGIAZTATU
- Egiazta ezazu elementuak egoki sortu dituzula