1. jarduera: kategoriak
Moodle-ren kalifikazio-liburuak aukera ematen du kategoriak sortzeko eta horietako bakoitzean hainbat kalifikazio-elementu txertatzeko. Kategoriak ikastaroaren ebaluazioaz hartu ditugun erabakien arabera izenda ditzakegu: a) lehen ebaluazioa, bigarren ebaluazioa.... b) ikastaroan zehar landuko ditugun gaiak (euskara ikasgaian, esaterako, aditza, sintaxia, lexikoa...), c) ikastaroan zehar burutu behar diren jardueren ezaugarriei erreparatuta (teoria, praktika, aurkezpena -ikaskideen aurrean-)...
Hona hemen, beraz, lehen jarduera:
Sor itzazu lau kategoria zure ikastaroko kalifikazio-liburuan
KATEGORIAK
- Lehendabiziko hiru kategoriak lehen, bigarren eta hirugarren ebaluazioa deituko dira (IDak: 5, 6 eta 7).
- Laugarren kategoria globala deituko da (IDa: 8).
- Kategoria bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da
- Gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da
- Ikastaroaren kalifikazioen agregazioa berezkoa izango da: lortutako kalifikazioen batez besteko ponderatu sinplea (edo media)
- Ikastaroa 0tik 10era kalifikatuko da
- Lehen, bigarren eta laugarren kategorietan agregazioa (nola jokatu kalifikazioekin) batez besteko ponderatu sinplea izango da eta hirugarren kategorian batez besteko ponderatua.
- Ikastaroaren
FORMULA KALKULATU
- Erabil ezazu formula hau ikastaroan guztirakoa kalkulatzeko (denerako kalifikazio kalkulatzeko hiru ebaluazioetako notak ala globaleko nota hartu behar duen zehazteko): =max(average([[5]],[[6]],[[7]]),[[8]])
- Horretarako, kalifikazioa > ikuspegi sinplea > kalkulua (ikastaroan guztira izeneko lerroan)
- Formulak behar bezala funtziona dezan, kategoria bakoitzari IDa ipini behar diozu (5, 6, 7 eta 8)
EGIAZTATU
- Egiazta ezazu kategoriak egoki sortu dituzula