5.4 jarduera: jardueraren txostena
Moodle-k ikasleen segimendurako hainbat tresna ditu. Horietako gehienak txostenak izeneko atalean ditugu eskura: jardueraren txostena, partaidetza-txostena, jarduera-osaketa...
Txosten horiei esker, irakasleak hainbat moldetako datuak eskura ditzake ikastaroan zehar ikasleek egin duten lanari buruz. Dena den, askotan arazoa da sistemak oso datu-kopuru handia ematen digula eta horietatik komei zaizkigunak aukeratzen trebatu behar genuke.
Jarduera honek bi zeregin ditu:
Hona hemen, beraz, laugarren jardueraren lehen zeregina:
Azter ezazu zure ikastaroan zein ikaslek izan duen partaidetza handiena
PARTAIDETZEA NEURTZEKO ALDAGAIAK
- Azter ezazu nor sartu den zure ikastarora agerraldien txostenaren bidez
- Azter ezazu nork hartu duen parte zure ikastaroan partaidetza-txostenaren bidez
Hona hemen, beraz, laugarren jardueraren bigarren zeregina:
Bidal ezazu mezu bat Jardueren forora aurreko zereginean lortutako datuen berri emanez