4.4 jarduera: galdera-bankua
Galdera-bankua oso baliabide erabilgarria da hainbat gairi buruzko lanketarako nahiz ebaluaziorako galderak sortu, bildu eta erabiltzeko. Berez, galdera-bankuko elementuak galdetegia moduluan erabiltzeko dira baina esportatuz gero, ikasgaia moduluan ere erabil genitzake.
Galdera-bankuaren funtzioa gordailua izatea da: kategoriaka antola dezakegu bankua eta nahi izanez gero, beste ikastaro batzuetatik ere izan dezakegu sarbidea galderak berrerabiltze aldera.
Jarduera honek bi zeregin ditu.
Hona hemen, beraz, laugarren jardueraren lehen zeregina:
Antola ezazu zeure ikastaroko galdera-bankua behean zerrendatutako ezaugarriei erreparatuz
Galdera-bankuaren ezaugarriak
- Bi kategoria izango dira: teoria eta praktikak
- Praktikak kategoriak bi azpikategoria izango ditu: lehen lauhilekoa eta bigarren lauhilekoa
Hona hemen, laugarren jardueraren bigarren zeregina:
Sor itzazu hainbat galdera zure bankuan behean zerrendatutako ezaugarriei erreparatuz
Galderak
- Teoria izeneko kategorian aukera anitzeko galdera bat, egia/gezurra motako galdera bat eta enuntziatuak lotzeko galdera bat izango dira
- Praktikak kategoriaren lehen lauhilekoa azpikategorian erantzun laburreko galdera bat eta egia/gezurra motako beste bat
- Praktikak kategoriaren bigarren lauhilekoa azpikategorian erantzun laburreko galdera bat eta entsegu motako beste bat