4.5 jarduera: galdetegia
Galdetegia izeneko moduluak test moduko galdera-sortak sortu eta ikasleen esku jartzea ahalbidetzen du. Horien erabilera, jakina, anitza izan daiteke baina nagusiki bi funtzio bete dezake:
- Edukien lanketa bultzatzea
- Edukien ebaluazioa egitea
Galdetegiak hainbat ezaugarri izan ditzake: denbora mugatuan erantzutekoa izan daiteke ala ez, data eta ordu jakin batean zabaldu eta itxi daiteke, saiakera bat baino gehiago onar daiteke...
Hona hemen, beraz, bosgarren jarduera:
Gehi ezazu galdetegi bat zure ikastaroan, beheko ezaugarriei erreparatuta
Galdetegiaren ezaugarriak
- Nahi duzun izena eta sarrera idatzi
- Aukera itzazu galdetegia zabaltzeko nahiz ixteko datak
- Hiru saiakera baimenduko dira
- Denbora-muga gaitu (5 minutu)
- Beste ezarpanak zeuk auketu (bestela berezko baloreak bere horretan utzi)
- Galderak 4.4 jardueran sortu dituzunak izango dira