4.3 jarduera: ikasgaia

Ikasgaia Moodle-ren jarduera-modulu estandarretako bat da. Azken bertsioetan hobekuntza handiak izan ditu eta oso tresna erabilgarria izan daiteke ikasleei informazio berria aurkezteko. Ikasgaiak hainbat orri izan ditzake eta horietako bakoitzaren amaieran galdera bat egin ahal zaie, aurkeztutako informazio berriaren gainean hausnarketa  bultzatzeko. Nabigazio-modu ezberdinak onartzen ditu eta ikasleak emandako erantzunaren araberako ibilbidea diseina daiteke.

Ikastaro honetan hainbatetan erabili dugu ikasgaia modulua (Lanketa ataleko gehienak).

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

Sor ezazu zure jakintza-alorreko gai bati buruzko ikasgaia, behean zerrendatzen diren ezaugarriak jasota

 

Ikasgaiaren ezaugarriak:

  • Ez da praktikako ikasgaia izango
  • Ikaslearen berrikusketa baimenduko da
  • Ezker aldeko menua erakutsiko da
  • Gainerako ezarpenak zeuk aukeratu

Ikasgaiaren egitura:

  • Sarrera
  • Lehen atala (eduki-orria)
  • Lehen galdera (galdera-orria: nahi duzuen galdera-mota aukeratu)
  • Bigarren atala (eduki-orria)
  • Bigarren galdera (galdera-orria: nahi duzuen galdera-mota aukeratu)
  • Nahi beste luzatu