3.6 jarduera: orriak
Informazioa emateko baliabideetako bat orria da (Moodle-ren 1.9 bertsiora arte web orria deitutakoa). Orriari esker ikasleari era askotako edukiak aurkeztu ahal zaizkio. Testua idazteaz gain, irudiak, bideoak, kanporako estekak... txerta ditzakegu bertan. Gogoratu orria editatzeko momentuan HTML editorearen laguntza izango dugula diseinu egokia eman ahal izateko.
Hona hemen, beraz, seigarren jarduera:
Sor ezazu orri bat zure ikastaroan, beheko ezaugarriak kontuan hartuta
Orriaren ezaugarriak
- Aukeratu nahi duzun izena eta idatzi deskribapen laburra
- Idatzi testu bat (beste guneren batetik kopiatu eta itsatsi ahal duzu)
- Txerta ezazu irudi bat orriaren hasieran (testuaren ezkerraldean): balia ezazu ikastaroko fitxategietara igotakoa
- Erabil ezazu letra lodia edo etzana azpimarratzea komeni zaizun hitzen bat nabarmentzeko
- Txerta ezazu kanpoko web gune baterako esteka bat zure testuan (leiho berrian zabalduko da)
- Gehi itzazu bi HTML bloke orriaren eskuinaldean. Bata argideak deituko da eta bestea dokumentazioa
- Idatz ezazu testu labur bat bi HTML blokeetan
- Enbota ezazu bideo bat orriaren amaieran
HTML editorea
- Testua maketatzeko momentuan, errepara iezaiozu HTML editoreari