3.5 jarduera: blokeak
Irakasleak hainbat motatako blokeak erabil ditzake ikastaroaren hasiera-orrian nahiz jardueretan. Ikastaroa sortzen denean, hainbat bloke agertuko dira ikastaroaren ezkerreko eta eskuineko zutabeetan, baina irakasleak aukeran du horiek erabili edo beste batzuk.
Moodle 2.0 bertsiotik aurrera blokeak baliabide (orria, URLa...) nahiz jarduera-moduluetan gehi daitezke.
Jarduera honek bi zeregin ditu.
Hona hemen, beraz, bosgarren jardueraren lehen zeregina:
Ezaba itzazu zure ikastaroko bloke guztiak
Hori egindakoan, egizu bosgarren jardueraren bigarren zeregina:
Gehi itzazu behean zerrendatzen diren blokeak
Beheko bloke hauek gehitu behar dituzu:
Ezkerreko zutabean:
- Nabigazioa
- Ezarpenak
Eskuineko zutabean
- HTML blokea: bertan irudi bat gaineratuko duzu (ikastetxearen logoa, ikasgaiarekin zerikusia duen irudia edo grafikoa...)
- Nahi dituzun beste hiru bloke (zeuk aukeratu)