2.6 jarduera: inkesta
Feedback edo inkesta moduluari esker, irakasleak inkestak sor ditzake ikasleen iritzia jakiteko. Inkesta xumea moduluaren aldean, konplexutasun handiagoa du zeren nork bere galderak sor baititzake. Modulu hau oso erabilgarria izan daiteke ebaluazio formatiboa bultzatzeko edo bestelako gai batzuen inguruan iritziak biltzeko. Hainbat galdera-mota onartzen ditu eta erantzunen analisia egiteko modua eskaintzen du.
Ikastaro honetako Autoebaluaziorako galdetegia izenekoa modulu hau erabilita sortu dugu.
Hona hemen, beraz, seigarren jarduera:
Sor ezazu inkesta bat gai jakin bati buruz zure ikasleen iritziak biltzeko. Horretarako, beheko ezaugarriak hartu behar dituzu kontuan
Galdetegiaren ezaugarriak
- Nahi duzun izena eta deskribapena idatzi
- Inkestak ez du hasiera- eta amaiera-datarik
- Inkesta ez da anonimoa izango
- Analisi-orria erantzundakoan agertuko da
- Gainerako ezarpenak zeuk aukeratu
Galderak
- Inkestak bi atal izango ditu: horietako bakoitzaren izenburua adierazteko etiketa izenekoa erabiliko duzu
- Lehen atalean aukera anitzeko bi galdera izango dira (erantzutea ezinbestekoa izango da)
- Bigarren atalean testu laburreko erantzuna motako galdera bat izango da (erantzutea ez da ezinbestekoa)