1.6 jarduera: beste ezarpenak

Ikastaro bat sortutakoan, beste hainbat ezarpen doitu behar dira: hasiera-data, ikasleei kalifikazio-liburua erakutsi ala ez, bisitariak sar daitezkeen, ikastaroaren hizkuntza... Guneko kudeatzaileak horietako gehienak zehaztu ditu ikastaro bat sortu orduko, baina irakasleak hori egiteko baimena badu, ezarpen horiek alda ditzake.

 

Hona hemen, beraz, seigarren jarduera:

Joan zure ikastarora eta ezar itzazu behean zerrendatzen diren aukerak

Honako ezarpen hauek doitu behar dituzu:

  • Ikastaroaen hasiera-data: nahi duzuna
  • Kalifikazio-liburua ikasleei erakutsiko zaie
  • Agerraldien txostena ez da agertuko
  • Bisitarien sarbidea (autentifikatu gabeko erabiltzaileak) ez da onartuko