1.4 jarduera: taldeak
Ikastaro batean taldeak sortzea oso baliagarria izan daiteke ikasleen lana antolatzeko. Irakasleak, adibidez, foro baten bitartez burutzeko lan bat agindu ahal du. Zenbait kasutan lan hori ikasle guztien artean egin beharko dute baina beste zenbaitetan taldeka aritu daitezke. Talde bateko kideek beste taldetakoen mezuak irakur ditzakete (taldeek elkar ikuste dute) ala ez (banatutako taldeak). Ikastaroaren ezarpenetan zahaztu behar da hori eta gero jarduera-modulu bakoitzean (foro jakin batean, adibidez).
Hona hemen, beraz, laugarren jarduera:
Joan zaitez zure ikastarora eta sor itzazu elkar ikusten ez duten taldeak