1.3 jarduera: ikastaro-formatuak

Ikastaro bat sortzen dugunean, hartu beharreko lehenbiziko erabakia (izena eta deskribapena aparte utzita) formatua da. Dakigunez, hainbat ikastaro-formatu ditu Moodle-k, nahiz berezkoa aste-formatua izan. Guneko kudeatzaileak aukeran du ikastaro berrietako formatu hori aldatzea. Hala ere, irakasleak formatu hori alda dezake eta behar edo nahiago duena aukeratu.

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

 

Joan zaitez zure ikastarora eta aukera ezazu gai-formatua. Ikastaroak 6 gai izango ditu.