1.6 Testuen ezaugarriak aztertzeko hitz segidak eta informazio morfologikoa (bi-gramak eta filtroak): ANALHITZArekin
Gurasook eta irakasleok beti galdetzen diogu geure buruei ea nondik jasotzen duten haurrek ikuspegi sexista edota zergatik diren abere batzuk beti gaiztoak. Esaterako, haurrek ipuinak bakarrik irakurriko balituzte, ipuinen irudietan edota ipuinen hitzetan gu ohituraz (eta batzuetan ustekabean) begiratzen ditugun pasarteak daude. Guretzat informazio zaharra izan daitekeena, haurrentzat informazio berri-berria izan daiteke eta mundua ulertzeko informazio har dezakete. Hein batean ikasmaterial bat edo ipuin bilduma bat egokia izan daiteke haurrentzat, ipuinez ipuin begiratuz gero.
Baina ipuin bilduma osoa kontuan hartuz gero eta galdera zehatzei erantzunez gero, harrigarriak diren gauza asko ikus daitezke eta bere horretan ipuin-bilduma bat edota klasean erabiltzen diren testuak aldatzeko edo hobeto aukeratzeko irizpidea izan daiteke.
Hori horrela, ataza honetan 3 urtez haurrei (3 urtetik 5 urtera) kontatzen zaizkien ipuinak (32 guztira) norberak sortuko duen irizpide bati jarraituz ipuinak nola moldatuko genituzkeen esateko seigarren jarduera duzue hauxe:
ANALHITZA tresna erabilita, erauzi diren hitz-segidak kontuak izanik proposatu galdera interesgarri bat materiala hobetzeko.
Ariketa hau egiteko nik honako galdera izan dut buruan: Otsoa ona ala gaiztoa da ipuin bilduma honetan? Horri erantzuteko honakoak hauek dira proposatzen ditudan pausuak:
- Ireki honako kalkulu-orria: http://ikasgela.santurtzieus.com/mod/resource/view.php?id=27876
- Ondoren, bi-gramen orriako zutabe guztiak aukeratuta "Datuak" leihoan klik egin eta "Iragazki automatikoa" aukeratu dut. Horrela, lehen lerroan hiruki modukoak atera zaizkit iragazkia aktibatuta dudan erakusle. Ondoren bigarren zutabeko (Lema) iragazkia aukeratu dut eta "otso" idatzi dut leihoan eta hiru aukerak utzi ditut: "otso", "otsoa", "otsoaaa".
- Gero, bosgarren zutabeko (Kat.) iragazkian "G" aukeratu dut adjektiboaretzat ANALHITZAK ematen duen etiketa.
Pauso horiek emanda honelako zerbait aterako zaizue:
Maizt. | Lema | Kat. | Lema | Kat. |
4 | otso | N | gaizto | G |
1 | otso | N | ageri | G |
1 | otso | N | goseti | G |
1 | otso | N | handi | G |
1 | otso | N | atze | G |
Horrela, beharbada datu gutxi dugu ondorio serioak ateratzeko, baina jolasteko gogoz esango dugu hor ikusten dela ipuin ez-modernoetan izaki gaiztoa eta beldurra ematen duena dela "otsoa". Eta oraingo ipuin eta abestietan ere otsoa gaiztoa al da? Zalantzan nago.
Baina, emakumearen irudia aztertu nahiko bagenu? Zein da ateratzen den emaitza?
OHARRA:
- Gogoratu, hasiera batean ateratzen diren datuak ezin direla bere horretan sinistu eta konprobatu egin behar dela beste modu batzuetara, baina hasierako hipotesiak azkar egiteko eta 32 ipuinok zertan hobetu edota gai bati buruz zer itxura duten ikusteko balio digula esango zenuke?