2.1 Liburu bateko hitz ezezagunak erauzi irakurri aurretik: ANALHITZArekin
Hizkuntza-teknologiek gure eguneroko lanean lagundu diezagukete, ez beharbada klaseko pauso guztietan, baina bai beharbada zenbait atazetan. Horrez gain, beharbada orain arte egiten ez genituen ataza batzuek balio erantsia ekar diezaioke gure lanari.
Esaterako, egun hizkuntza teknologiekin edozein liburuko hitzak erauzi eta horien maiztasuna zein den modu errazean jakin daiteke.
Ataza honetan, hain zuzen ere horri buruz hausnartzeko, egin beharreko lehen jarduera hauxe duzue:
Oraingoan testu analizatzaile erabilerraz bat erabilita liburu bateko hitz ezezagunak edo zailak zein diren aztertuko dugu eta horiekin eskolako hiztegia aberastuko dugu.
Lana egiteko pausuak hauek dira:
- Booktegitik liburu bat deskargatu.
- PDFtik pasatu TXT formatura. (On-line zerbitzuak erabil daitezke: https://pdftotext.com/)
- ANALHITZA testu analizatzailera igo fitxategia eta gorde emaitzak (kalkulu-orria).
- ANLAHITZAtik lortutako kalkulu-orrian begiratu "lema" jartzen duen orria begiratu eta maiztasun gehien duten hitz ezezagunak gorde.
Eman zure saiakeraren berri foroan eta aipatu zein liburutik atera dituzun hitzak eta beraien maiztasuna liburuan.