1.4 Testuen zuzenketa digitala: MARKIN
Oraingo ataza honetan A2 mailako ikasleen testuak testuinguru digitalean zuzentzea proposatzen dizuegu. Testuak Drive edo Word on-line bezalako tresnekin zuzendu daitezke eta aldaketa kontrolarekin ikasleak argi eta garbi ikusten du irakasleak zer zuzendu duen. Irakasleak erabil dezake iruzkin sistema, azalpen orokorrak emateko. Tresna digital hauen ekarpenik handiena da, besteak beste, momentu berean aritu daitezkeela irakaslea eta ikaslea testua zuzentzen. Horrez gain, zuzentzaile bat baino gehiago egon daiteke eta bakoitzak egiten duena kolore ezberdinez markatzea lagungarri zaio testua idatzi duenari. Gainera, azken bertsioa modu errazean lor daiteke, zuzenketak banan-banan begiratu eta onartun edo ezetzin klik eginez, modu errazean lortzen du azken bertsioa. Esan gabe doa, dokumentuaren historia gordetzen dela eta edozein momentutan joan daitekeela atzera eta bertsio zahar bat jarri.
Tresna horiek ekarri dute errebisio-txandak murriztea eta zuzenketa kopuru handiagoa modu errazean kudeatzea.
Baina tresna horiekin ezin dira aztertu (edo jakintza tekniko handia behar da) dokumentu ezberdinetan zein izan den akatsik nabarmenena. Ezin da prozedura baten bitartez automatikoki testuari puntuazio bat eman eta ezin dira aurretik emandako azalpenak klik batekin berreskuratu. Hori guztia egiten duen tresna batek denbora murriztuko liguke irakasleoi testuak zuzentzerako orduan. Argi dago horrelako tresna bat erabilerraza beharko lukeela izan behintzat ikaslearentzat.
Zuzendu eskola honetan testu bat MARKIN TOOLekin eta sortu gutxienez zuzenketa botoi bat eta azalpen linguistiko bat.
- Deskargatu MARKIN TOOL (dohaineko eta probako bertsioa) hemendik.
- Aukeratu "norberaren aurkezpena" karpeta horretako testu bina eta zuzendu MARKIN tresnarekin (Oharra: dohaineko bertsioa erabil daitekeen testu kopurua mugatu da; beraz, testuak laburtu ditzakezue arazorik izanez gero). Jarraibideak hemen dituzue.
- Zuzendutako bi testuen estatistikak atera MARKIN erabilita.
- Entregatu ataza honetan MARKINekin zuzenduriko dokumentuak eta komentatu foroan egindako zuzenketa eta iruzkinak. Nabarmendu, foro horretan erabili duzuen MARKIN tresna honen edota Driven testu bat zuzentzearen abantailak eta desabantailak.