4.5 jarduera: liburua (I)

EdukiakLiburua moduluak hainbat orri dituzten materialak ohiko liburu gisa sortzen laguntzen du.

Gure ikastaroan liburu-egitura duten web orriak gaineratzeko erabil daiteke. Aurretik sortutako web orriak zuzenean inporta daitezke liburua modulura. Osorik edo kapituluka inprimatzeko aukera ere ematen du.

Kapitulu eta azpikapituluka egitura daitezke liburuak baina azpikapituluek ezin dute azpiatalik izan. Nahita diseinatu zuen horrela sortzaileak, irakasle eta ikasleentzako baliabide erraza izan zedin.

Hona hemen, beraz, bosgarren jarduera:
 
AriketaSortu liburu bat probetarako ikastaroko zure koadroan, behean zerrendatzen diren ezaugarriak betez

Liburuaren ezaugarriak
  • Liburuaren izenburua zuen ikasgaiari dagokion ezagutza-arlo bat izango da
  • Atalak zenbatu egingo dira
  • Inprimatzeko aukera izango dute ikasleek
  • Liburuaren lehen atala Sarrera deituko da