3.3 jarduera: RSS jarioak
RSS delakoa XML lengoaiaren familiako fitxategi formatu bat da, bereziki edukiak sarritan eguneratzen dituzten web gune eta blogentzat prestatuta dagoena. RSS-ei esker (euskaraz jario hitzaren erabilera ari da nagusitzen) informazio horiek oso azkar banatu eta konparti daitezke. RSS moldeko fitxategiak irakurtzen dituzten programei jario-irakurgailu edo agregatzaile izena ematen zaie.
Moodle-k bi funtziotarako sor ditzake jarioak:
- Ikastarotik informazioa zabaltzeko: foro batera bidaltzen diren mezuak, adibidez, molde horretan banatu daitezke. Hori da, hain zuzen, 1.5 jardueran eskatzen zaizuen kontuetako bat.
- Ikastarora kanpoko informazioa ekartzeko: zenbaitetan aberasgarria izan daiteke ikasgai jakin bati buruz han eta hemen esaten direnak ikastaroan txertatzea. Hau Urrutiko RSS kanalak blokeari esker egin dezakegu.
Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:
Zoazte praktiketako ikastarora eta gainera ezazue Urrutiko RSS jarioak izeneko bloke bat, beheko ezaugarriak dituena
Hona hemen blokearen ezaugarriak:
- Blokean lau albiste azalduko dira gehienez eta artikuluen izenburua baino ez da azalduko. Ez da jarioaren irudia azalduko.
OHARRA
- URLa esaten dugunean, web gune baten interneteko helbideaz ari gara. Honela, Udako Euskal Unibertsitatearen web gunearen URLa ondokoa da: http://www.ueu.org. Hala ere, web gune horren jarioaren URLa bestelakoa da: http://www.ueu.org/rss/berriak
- Nondik lortu behar genuke helbide hori? Bada, ondoko ikono hauetako bat ikusten dugunean, bertan sakatu eta agertuko zaigu: edo baina baita beste hau ere: