5. jarduera: globala
Jarduera honetan Bigarren Hezkuntzan ohikoa izaten den ebaluazio molde bat landuko dugu: azterketa globala. Aurreko ebaluazioak gainditu ez dituzten ikasleek ikasgaia gainditzeko duten azken aukera. Ordura arteko ebaluazioak gainditu dituzten ikasleek ez dute horra aurkeztu behar.
Hona hemen, beraz, bosgarren jarduera:
Sor ezazu globala izeneko kategorian behar duzun kalifikazio-elementua
ELEMENTUAK
- Azterketa globala. Derrigor gainditu behar da (0tik 10era puntuatuko da). Gainditzeko 5eko puntuazioa atera behar da. Ikastaroaren azken puntuazioa izango da aurreko ebaluazioak gainditu ez dituzten ikasleen kasuan. Ebaluazio guztiak gainditu dituztenen kasuan dagoeneko jasoko kalifikazioen batez bestekoa izango da azken nota.
EGIAZTATU
- Egiazta ezazu elementua egoki sortu duzula