6. jarduera: galdera-bankua

Galdera-bankua oso baliabide erabilgarria da hainbat gairi buruzko lanketarako nahiz ebaluaziorako galderak sortu, bildu eta erabiltzeko. Berez, galdera-bankuko elementuak galdetegia moduluan erabiltzeko dira baina esportatuz gero, ikasgaia moduluan ere erabil genitzake.

Galdera-bankuaren funtzioa gordailua izatea da: kategoriaka antola dezakegu bankua eta nahi izanez gero, beste ikastaro batzuetatik ere izan dezakegu sarbidea galderak berrerabiltze aldera.

Jarduera honek bi zeregin ditu.

Hona hemen, beraz, seigarren jardueraren lehen zeregina:

Antola ezazu zeure ikastaroko galdera-bankua behean zerrendatutako ezaugarriei erreparatuz

 

Galdera-bankuaren ezaugarriak

  • Bi kategoria izango dira: teoria eta praktikak
  • Praktikak kategoriak bi azpikategoria izango ditu: lehen lauhilekoa eta bigarren lauhilekoa

 

Hona hemen, seigarren jardueraren bigarren zeregina:

Sor itzazu hainbat galdera zure bankuan behean zerrendatutako ezaugarriei erreparatuz

 

Galderak

  • Teoria izeneko kategorian aukera anitzeko galdera bat, egia/gezurra motako galdera bat eta enuntziatuak lotzeko galdera bat izango dira
  • Praktikak kategoriaren lehen lauhilekoa azpikategorian erantzun laburreko galdera bat eta egia/gezurra motako beste bat
  • Praktikak kategoriaren bigarren lauhilekoa azpikategorian erantzun laburreko galdera bat eta entsegu motako beste bat