4. jarduera: hirugarren ebaluazioa

Jarduera honetan kalifikazio-elementuen puntuazioren portzentaje ezberdinak landuko ditugu.  Horrez gain, azterketetara aurkeztu ahal izateko baldintza bat ezarriko dugu: lehenik eta behin lan bat egin beharra, nahiz horren kalifikazioa kontuan hartu ez.

 Hona hemen, beraz, laugarren jarduera:

Sor itzazu behar dituzun elementuak hirugarren ebaluazioa izeneko kategorian

ELEMENTUAK

  • Amaierako lana izeneko elementua. Derrigor gainditu behar da hirugarren eta laugarren azterketak egin ahal izateko (0tik 10era puntuatuko da). Ez du punturik ematen hirugarren ebaluazioaren azken notan: azterketara aurkeztu ahal izateko baldintza da.
  • Laugarren azterketa. Ebaluazio honetako puntuazio osoaren %40 hartuko du. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.
  • Bosgarren azterketa: Ebaluazio honetako puntuazio osoaren %60 hartuko du. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.

ELEMENTUEN PISUA

  • Kategoria honetan batez besteko ponderatua moldeko agregazioa aukeratu dugunez, ponderazioa zenbatekoa den zehaztu behar dugu (pisua izeneko zutabean).
  • Kasu honetan, 40ko pisua eman behar zaio 3. azterketari eta 60koa 4. azterketari. Bigarren lana elementuari, berriz, 0ko pisua emango diogu.

EGIAZTATU

  • Egiazta ezazu elementuak egoki sortu dituzula