1. jarduera: kategoriak

Moodle-ren kalifikazio-liburuak aukera ematen du kategoriak sortzeko eta horietako bakoitzean hainbat kalifikazio-elementu txertatzeko. Kategoriak ikastaroaren ebaluazioaz hartu ditugun erabakien arabera izenda ditzakegu: a) lehen ebaluazioa, bigarren ebaluazioa.... b) ikastaroan zehar landuko ditugun gaiak (euskara ikasgaian, esaterako, aditza, sintaxia, lexikoa...), c) ikastaroan zehar burutu behar diren jardueren ezaugarriei erreparatuta (teoria, praktika,  aurkezpena -ikaskideen aurrean-)...

Hona hemen, beraz, lehen jarduera:

Sor itzazu lau kategoria zure ikastaroko kalifikazio-liburuan

KATEGORIAK

  • Lehendabiziko hiru kategoriak lehen, bigarren eta hirugarren ebaluazioa deituko dira (IDak: 5, 6 eta 7).
  • Laugarren kategoria globala deituko da (IDa: 8).
  • Kategoria bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da
  • Gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da
  • Ikastaroaren kalifikazioen agregazioa berezkoa izango da: lortutako kalifikazioen batez besteko ponderatu sinplea (edo media)
  • Ikastaroa 0tik 10era kalifikatuko da
  • Lehen, bigarren eta laugarren kategorietan agregazioa (nola jokatu kalifikazioekin) batez besteko ponderatu sinplea izango da eta hirugarren kategorian batez besteko ponderatua.
  • Ikastaroaren

FORMULA KALKULATU

  • Erabil ezazu formula hau ikastaroan guztirakoa kalkulatzeko (denerako kalifikazio kalkulatzeko hiru ebaluazioetako notak ala globaleko nota hartu behar duen zehazteko): =max(average([[5]],[[6]],[[7]]),[[8]])
  • Horretarako, kalifikazioa > ikuspegi sinplea > kalkulua (ikastaroan guztira izeneko lerroan)
  • Formulak behar bezala funtziona dezan, kategoria bakoitzari IDa ipini behar diozu (5, 6, 7 eta 8)

EGIAZTATU

  • Egiazta ezazu kategoriak egoki sortu dituzula