Irakaslearen gida

1. Ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaro hau Udako Euskal Unibertsitatearen udako Ikastaroetan eman genuen Eibarren, 2012ko ekainaren 28an eta 29an.

10 orduko iraupena izan zuen eta aurrez aurreko moldean eskaini genuen.

Ikastaro honetan bi alderdi landu nahi izan ditugu:

  • Moodle-ren kalifikazio-liburua oso gutxi ari da erabiltzen. Ikastaro honetan testuinguru presentzialetan egin ditzakeen ekarpenak azpimarratu nahi izan ditugu.
  • Tailerra modulua ere ez da ia ezaguna eta hala ere, oso tresna eraginkorra da ko-ebaluazioa bultzatzeko.