Irakaslearen gida
Gunea: | Santurtziko Udal Euskaltegia |
Ikastaroa: | Ebaluazioa Moodle-n: kalifikazio-liburua, galdetegia eta tailerra |
Liburua: | Irakaslearen gida |
Nork inprimatua: | Gonbidatua |
Data: | Thursday, 2024(e)ko Decemberren 26(e)an, 16:27(e)tan |
Deskribapena
Irakaslearen gida
1. Ikastaroaren ezaugarriak
Ikastaro hau Udako Euskal Unibertsitatearen udako Ikastaroetan eman genuen Eibarren, 2012ko ekainaren 28an eta 29an.
10 orduko iraupena izan zuen eta aurrez aurreko moldean eskaini genuen.
Ikastaro honetan bi alderdi landu nahi izan ditugu:
- Moodle-ren kalifikazio-liburua oso gutxi ari da erabiltzen. Ikastaro honetan testuinguru presentzialetan egin ditzakeen ekarpenak azpimarratu nahi izan ditugu.
- Tailerra modulua ere ez da ia ezaguna eta hala ere, oso tresna eraginkorra da ko-ebaluazioa bultzatzeko.
2. Ikastaroaren gida
Moodle-k, ikasgela birtualak sortzeko aplikazioa den aldetik, ebaluazioa hainbat moldetan garatzeko tresnak eskaintzen dizkigu.
Tailer honetan birtualitatean erabil daitezkeen ebaluaziorako estrategiez egingo dugu hausnarketa eta gero zenbait tresna aurkeztuko dira ebaluazio sumatiboa nahiz ko-ebaluazioa garatzen laguntzeko.
Tailer hau Moodle-ren 2.1 bertsioko plataforma batean gauzatuko da.
3. Helburuak
- Birtualitatean erabil daitezkeen ebaluazio-estretegiez hausnarketa bultzatzea
- Moodle-k ebaluaziorako eskaintzen dituen tresnak ezagutzea
- Moodle-ren kalifikazio-liburua norberaren beharretara egokitzen trebatzea
- Moodle-ren tailerra modulua erabiltzen trebatzea
4. Edukiak
- Ebaluazioaren zenbait dimentsio
- Ebaluazio-motak: formatiboa, sumatiboa eta ko-ebaluazioa
- Moodle-ren ebaluaziorako tresnak
- Moodle-ren kalifikazio-liburua: kategoriak, kalifikazio-elementuak, kalifikatzailea eta erabiltzailearen txostena
- Moodle-ren tailerra: ezarpenak, lanen bidalketa, ebaluazio-aldia, kalifikazioa ebaluatzeko aldia eta rol-esleipenak
5. Metodologia
Hainbat argibide teorikoren ondoren, tailer honetako partaideek kalifikazio-liburua eta tailerra moduluaren erabilera praktikoa burutuko dute.
Batetik, nork bere ikastaroaren kalifikazio-liburua sortu eta kudeatuko du horretarako propio eskainitako jarduerak erabilita; bestetik, partaideen artean tailer bat garatuko da. Ikastaroaren izaera erabat praktikoa izango da, beraz.
6. Praktikak
Praktikak egiteko, partaide bakoitzak ikastaro bat izango du. Horretan irakasle rola izango du.