1.3 jarduera: norberaren esperientziak

Orain arte komunikazioaren hainbat alderdi ikusi ditugu: giza komunikazioaren berezko ezaugarriak, komunikazioak ikaskuntzan izan dezakeen funtzioa eta garrantzia...

Baina horrelakoetan, beste askotan bezala, norberaren esperientziak izaten dira garrantzizkoak. Beraz, zein izan dira zure esperientziak; nola bizi izan duzu komunikazioa ikaskuntza egoeretan? 

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

Idatz ezazu mezu bat Jardueren foroa beheko galderak kontuan hartuta

Mezua idaztean, kontuan hartu galdera hauek:

  • Nola ikusten duzu zuk komunikazioaren auzi hau? Ados zaude orain arte emandako definizioarekin? 
  • Zure ustez, zein eginkizun du ikas-prozesuan?
  • Zein izan dira orain arte izan dituzun esperientziak/usteak/iritziak?