Marta deitzen naiz, Portugaletekoa naiz, hala ere, Santurtzin bizi naiz nire familiarekin. Mila bederatziehun eta hirurogeita hamabostean jaio nintzen, hogeita hemeretzi urte dauzkat. Hurrengo Otsailean berrogei urte beteko ditut. Ospatzeko, nire familiak zerbait gauza berezi antolatuko duela uste dut. Niri bidaia bat egitea gustatuko litzaidake baina beno, haiek erabaki dutena ondo irudituko zait. Nire ikasketei buruz esan dezaket, Psikologia ikasi nuela Donostian eta giza baliabidea espezialitatea aukeratu nuen, Egunero autobusez joaten nintzen eta han pasatu nuen egun osoa, Libre orduetan gidabaimena lortu nuen. Alde batetik, goizez klasera joaten nintzen eta, beste aldetik, arratsaldez gidatzeko klasera joaten nintzen, horri esker Donostia eta hurbil herriak ezagutu nituen. Hor adibidez ezagutu nuen nire lagunik onena eta batez ere nire senarra. Hura informatika ikasten ari zen eta berehala irteten hasi ginen. Urte batzuen ostean ezkontzea erabaki genuen eta Kabiezesen pisu bat erosi genuen. Hark Sestaon bizi nahi zuen eta nik Portugaleten baina azkenean Santurtzin geratu ginen. Duela hiru urte Carla jaio zen eta zoragarria izan zen, Hasieran oso zaila izan zen hala ere, orain pentsatzen dut munduko onena izan dela. Bestalde, momentu honetan langabezian nago eta horregatik hemen egon naiteke batez ere nire alabarekin euskaraz hitz egiteko. Nire zaletasunak dira, irakurtzea, pintatzea, fotografia, eta ibiltzea bidean zehar, mendia nahiago dut baina hondartzara ere joatea gustatzen zait. Orokorrean udan joaten naiz baina neguan ere bai, bainatu gabe noski baina paseo bat ematera bai. Ahal dudan asteburu guztiak herrira joaten naiz atseden hartzeko.