Tania deitzen naiz. Berrogeita hamalau urte ditut, mila bederatziehun ta hirurogeita hamarretan jaio nintzen eta. Altua eta beltzarana naiz. Niri abestea izugarri gustatzen zait baina bestei ez zaie entzutea gustatzen. Bateria jo ikasten ari naiz baina oso txarra naiz ere. Santurtzin bizi naiz senarra eta semearekin. Senarra Markel deitzen da. Dibertigarria eta loti da. Musikari bat da baina hori ez da bere lana, soilik bere zaletasuna da. Semea Urko deitzen da. Hiru urte eta erdi ditu. Haur hezkuntzako lehen mailan dago eta Peppa Pig ikustea gustatzen zaio. Niretzat munduko politena eta azkarrena da. Oso gogotsu ere bai. Hark esaten du handi-handia eta indartsu-indartsua dela baina ez da egia...momentuz. Zazpiak ta hamarretan esnatzen naiz normalean. Nire lehen kafetxoa prestatu eta gero dutxa hartzen dut. Zortziak aldera Urko esnatzen dut. Nire bigarren kafetxoa prestatu baino lehen Urkori Colacao prestatzen diot. Urko eta biok elkarrekin gosaltzen dugu. Gosaldu ondoren arropa janzten dut. Eskolara joan aurretik “agur” esaten eta muxutxu bat ematen diogu Aitari.