Aukera ezazu erantzun zuzena proposatzen zaizkizunen artean
Aurpegia ahal ....................... ongi garbitu arren, eskuak zikin daramatzate bi mutil horiek
beste
bezain
bezainbat
hainbeste
Erosi dituzun liburuak nik ezagutzen ditudan ................ dira
txarren
txarragoak
txarrak
txarrenetakoak
..................... eragina du telebista-saio horrek haurrengan?
Zenbaten
Zenbaterainoko
Zenbatera
Zenbati
Ez ditut inoiz arkatzak eta koadernoak orduan hainbat gorrotatu. Beste era batera esanda:
Orduan adina arkatz eta koaderno ez dut inoiz gorrotatu.
Inoiz baino gorroto handiagoa nien arkatz eta koadernoei orduan.
Hainbat aldiz gorrotatu ditut arkatzak eta koadernoak, baina orduan ez.
Arkatza eta koadernoak ez ditut inoiz gorrotatu, orduan bezalaxe.
Maisuak esan arren, ez dut sinetsiko. Aukeratu baliokiderik hurbilena.
Maisuak esatearren, ez dut sinetsiko
Maisuak esateagatik, ez dut sinetsiko
Maisuak esanagatik, ez dut sinetsiko
Maisuak esatean, ez dut sinetsiko
Zer moduzko ikasleak dituzu?
Ezin onak.
Ezin hobeak.
Ezin hoberenak.
Ezin onegiak.
Zer esan dizu zuzendariak?
Memoria hainbat eta arinago bukatu, orduan eta hobeto.
Memoria gero eta azkarrago bukatu behar dugula.
Memoria ahalik eta azkarren bukatzeko.
Memoria are azkarrago bukatu behar dugula.
Bihartik aurrera Andoniri euskara ................. eskatu diot.
irakatsi beharko diezadan
irakats diezadan
irakatsiko diezadan
irakasten diezadan
Gauden denok alai. Zer esan nahi du?
Egon gaitezen denok alai.
Denok alai gaude.
Denok geunden alai.
Alai gauden guztiok.
Zenbait alor jorratu baditu ere, ez du bere burua besteen gainetik ikusten. Bestela esanda:
Egindako lanetan huts egin du.
Emakume jantzia bada ere, ez du uste hainbesterako denik.
Gaiak jorratzen jarraitu behar du besteen gainetik egon ahal izateko.
Ez da besteak baino altuagoa, txikiagoa baizik.
Neska gazte hura hogei urte zituela iritsi zen hiriko etxebizitzara eta berehala hartu zion susmo txarra beheko solairuan bizi zen emakume zahartu eta beltzez jantziari.
Neska gaztea etxebizitza hartara iritsi bezain laster, itxura txarra hartu zion emakume zahar hari.
Neska gazteak susmo txarra hartu zion emakumeari eta berehala joan zen hiriko etxebizitzara.
Neska gazteak hogei urte egin bezain laster, joan zen emakume zahartu eta beltzez jantziarekin bizitzera.
Nahiz eta beheko solairuan bizi zen emakume zaharrari susmo txarra hartu, neska gazteak hogei urte eman zituen hiriko etxebizitzan.
Urepelen omenaldia egiten ari ................ hil zen Xalbador bertsolaria.
zizkiotelarik
zitzaizkiotelarik
ziotelarik
zitzaizkiolarik
Denbora gehiegi eman dute lan hori egiten.
Azkarregi egin dute lana.
Oso epe laburrean egin dute lana.
Denbora asko eskatzen zuen lana zen.
Uste baino denbora gehiago behar izan dute.
Asko pentsatu ondoren, ……. antolatu dute.
Bizkaiako kostaldea ezagutzeko bidaia.
Bizkaiko kostalderako bidaia.
Bizkaiako kostaldearako bidaia.
Bizkaiko kostaldearako bidaia.
Ez zion esan noiz azalduko zen eta, ondorioz, beregana iritsi zenean ez zegoen pronto.
Artean prest zegoen.
Beregana iritsi zenean “Garaiz iritsi zara” esan zion.
Artean prestatu gabe zegoen.
Beranduegi iritsi zela aitortu zion.
Zein da zuzena: Korrikalariak helmugara heldu ………………. epaileek ilaran …………… agindu diete.
ahala / jartzeko
direnean / jartzea
bezainbeste / jar dezaten
ezean / jar daitezela
Ezin joango naiz etxetik, bazkaltzekotan gaude. Alegia:
Oraintxe bukatu dugu bazkaria.
Bazkaria bukatu zain gaude.
Laster batean bazkalduko dugu.
Gaur bazkaldu gabe geldituko gara.
Agindutakoa egiten duenerako, bost urte pasako dira!
Agindutakoa garaiz bukatu du.
Agindutakoa ganoraz bukatu du
Agindutakoa nekez ikusiko dugu.
Agindutakoa aurki ikusiko dugu.
Esaldi hauetariko bat ez da gainerakoen baliokidea:
Nahiz eta asko bazkaldu, gose naiz.
Asko bazkaltzearren, gose naiz.
Asko bazkalduagatik, gose naiz.
Asko bazkaldu badut ere, gose naiz.
Uste dut garaiz iritsiko naizela, .................... jakin ez zaizula gehiegi axola.
non eta
nahiz eta
baldin eta
zeren eta
Zoritxarrez ...................... konfiantza erabat galdu dut.
zuregana
zureganako
zurenganako
zuri buruzko
Harria airera botatzen baduzu, alde egizu berehala harria buru gainera eror ez .....
diezazun.
dakizun.
zaizun.
zaitzan.
Lan hori gaur bukatu behar dut, ……….
lehertuko banaiz ere.
eginahalak eginda ere.
bereak eta bi eginda.
lehertzez gero.
Iazko udan izan zen hemen. ................., ez da gehiago agertu gurera.
Betidanik
Harrezkero
Dagoeneko
Aldi hartan
Zuek bezain txiroak izanik ere, gu behintzat, aberatsen antzera bizi gara. Zein da esaldi horren BALIOKIDEA?
Zuek bezala txiroak izanagatik, gu behintzat aberatsen moduan bizi gara.
Zuek bezala txiroak izatetik aberatsak bizi diren bezala bizi gara.
Zuek bezain txiroak izatearren, aberatsen antzera bizi gara.
Zuek bezain txiroak izanez, gu behintzat, aberatsen eran bizi gara.
Arduraduna gelara ................. langileak mututu egin ziren.
sartuz batera
sarturik batera
sartzeaz batera
sartzera batera
Ekin ........... lanari, adiskideok, irabaziko dugu eta!
diezaiogun
dakigun
dakiogun
gatzaizkion
Pilota finala gaur zen ........... baina atzeratu egin behar izan da.
jokatzear
jokatzerakoan
jokatua
jokatzekoa
Zuek Kepari zorrak barka ............ ematen dizuet diru hau.
diezaiozuen
diezaiezuen
diezazkiozuen
diezazkiezuen
Liburua irakurri eta etxetik irten nintzen. Beste era batera: