Sintesia

Ikastaroak aurrera egin ahala, ondorioak edo ideia nagusiak laburbiltzeko modua duzue orain.

Zure izenaren gainean klik egin eta horrela joango zara wiki honetako zeure orrira. Bertan idatzi nabarmendu nahi zenituzkeen ideiak.

Korolarioak

Edukien taula

1. Lehen korolarioak [editatu]

2. Bigarren korolarioak [editatu]

3. Hirugarren korolarioak [editatu]

4. Laugarren korolarioak [editatu]

Lehen korolarioak [editatu]

  • Tutoreak ikasleen mezu guztien jarraipena egin behar du, horiei erantzunez edo beste ikasle batzuei eskatuz erantzuteko. Tutoreak ez du mezu bat erantzun gabe utzi behar: horretarako gehienezko epea bi egunekoa izango da (ikastaro laburretan epe txikiagoa ezarri behar litzateke).

  • Hasieran batez ere mezu garbiak erabili behar ditu, mota eta funtzio jakin batekoak. Ikastaroak aurrera egin ahala, mezuak nahasiagoak izan daitezke.

  • Oso alderdi garrantzitsua da mezuen itxura: paragrafoak behar bezala bereiztea, letra-mota, letra lodiak nahiz etzanak, kanpoko guneetarako estekak... Tipografia mezuetan informazioa azpimarratzeko erabili behar da.

  • Tutoreak malgutasuna erakutsi behar du, agindutako lanak egiteko moduak eta ikuspegi ezberdinak onartuz. Lan-saioetako epeak ere zenbaitetan negozia ditzake.

  • Tutoreak ez du egin behar ikasleek egin dezaketena. Tutoreak hobe beharrez edo denbora aurrezteko egiten dituenak ikasleak egin beharrekoa ordezkatzen du eta ez da ahaztu behar ikas-prozesua ikasleari dagokiola.

Bigarren korolarioak [editatu]

  • Komeni da on-line ikaskuntza eta autoikaskuntza ez berdintzea. Izan ere, espazio birtualek elkarreragina, talde-dinamika eta lankidetza-prozesuak sustatzeko baliabide eraginkorrak dituzte (foroak, wikiak...), ikaskuntza kolaboratiboa ahalbidetuz.
  • On-line komunikazioak berezko ezaugarriak ditu eta horien berri izan behar du irakasleak. Hasi berriak gara lan honetan eta esfortzu handia eskatzen digu lan honek. Akatsetatik ikastea baino ez zaigu geratzen askotan. Enpatizatzea da irakaslearen rolak eskatzen digun kontuetako bat, Hori irakaslearen etengabeko presentzian labur genezake.
  • Askotan nahikoa izan daiteke geuretzat zer nahi genukeen pentsatzea, ikasleei eskaini behar dieguna ulertzeko. Konziente izan behar dugu ibilbide bat ekin diogula eta denon artean eraiki behar dugula ezagutza.
  •  Agurrak. Besarkadak, musuak, eskumuinak... askotan arazo-sortzaile izan daitezke gertutasunagatik. 
  • Tutoreak pluralean hitz egiten saiatu behar du, taldearen kontzientzia pizteko.

Hirugarren korolarioak [editatu]

  • Tutoreak beti ere iniziatiba hartu behar du. Isilune luzeak ekidin behar dira eta horretarako, oso aproposa izan daiteke ikasle jakinei mezularitza pribatuaren bidez zerbait galdetzeko, argitzeko edo kontatzeko eskatzea.
  • Tutoreak komunikazio pribatua ekidin behar du. Dakigunez, sarritan ikasleek izango dute mezularitza edo e-posta bidez tutoreari galderak egiteko joera, guztion arteko komunikazioaren kaltetan. Horren aurrean tutoreak ikasleari adierazi behar dio galdera hori dagokion forora bidaltzeko, bertan erantzungo dio eta. Oso kasu gutxitan izango dira benetako galdera pribatuak, tutorearen eta ikaslearen artekoak. Kasu gutxi horietan izan ezik, beste guztietan foroen bitartez bideratu behar da interakzioa.
  • Garrantzizko informazioa behin baino gehiagotan errepikatu behar da.
  • Tutoreak beti ere adeitasuna erakutsi behar du parte-hartzeetan.
  • Oso eraginkorra da tutorearen erantzunetan ikasleak bidalitako mezuak aipatzea eta baloratzea.
  • Ikastaroak aurrera joan ahala, itxaron! Ez erantzun azkerregi ikasle baten mezuari. Aukera eman behar zaie beste ikaskideei horretarako. Kontuan hartu askotan eraginkorrago izaten dela ikas-egoera berean dagoen kide baten erantzuna, gai horretan aditua den tutorearena baino. Kasu horietan tutoreak ziurtatu behar du elkarbanatzen den informazioa zuzena dela baina bere parte-hartzearekin bertan behera utz dezake sortzen ari den arazo-ebazpenari begirako eztabaida.

Laugarren korolarioak [editatu]

  • Tutoreak antzeko funtzioa duten mezuetan antzeko egitura erabili behar du.
  • Tutoreak mezuetan agindu baino, proposatu egin behar ditu aukera ezberdinak. Izan ere, beti izaten da arazo bati heltzeko modu bat baino gehiago.
  • Ikastaroko lan-saioen hasiera eta amaiera iragatzen duten mezuak bidali behar ditu tutoreak. Erregistro formaleko mezuak dira hauek eta ikastaroan zehar ikasleak burutu beharreko lanak gogoratzeko funtzioa dute.