Moodle-ren ezugarri nagusienetako bat bere modularitatea da. Moodle zeraren akronimoa da: Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment (Objektuetara bideratutako Ikas-Ingurune dinamikoa eta modularra). Horrek esan nahi du ikastaro guztietan hainbat elementu gaineratu, ezabatu, aldatu edo egokitu ahal direla beti ere tutoreak dituen beharren arabera.

Moodle-k
hiru modulu-mota nagusi ditu:

a) Baliabideak

Nolabait esateko, baliabideak edukiak dira: fitxategiak, web orriak, direktorioak...

b) Jarduera-moduluak

Ikasmaterialak dira eta nolabaiteko interaktibitatea gaineratzen dute: foroak, txata, berehalako mezularitza, galdetegia, wikia, ikasgaia, glosategia...

c) Blokeak

Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu. Horiek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat: kalifikazio-liburua, egutegia, partadideak, duela gutxiko aktibitatea...
Última modificación: miércoles, 14 de septiembre de 2011, 13:17