Diseinu orokorraren ezaugarriak
Moodle ikastaroen kudeaketarako sistema da: irakasleari on-line moldeko ikastaroak kalitatez eta erraz sortzen laguntzeko software-multzoa da. E-irakaskuntzako sistema hauei modu askotan deitu zaie: Ikaskuntza Kudeatzeko Sistemak (LMS) edo Ikasteko ingurune birtualak (VLE).
Hona hemen, sistemako administratzailearentzat interesgarri suerta daitezkeen ezaugarri orokorrak:
- Moodle Unix, Linux, Windows, Mac OS X, Netware eta PHP onartzen duten bestelako sistema eragileen gainean ejekutatzen da (Web ostalari gehienek onartzen dute).
- Moodle era modularrean dago diseinatuta. Hartara, erraztasun handia ematen du hainbat eta hainbat funtzio gehitzeko (eta kentzeko) maila askotan.
- Moodle oso erraz eguneratzen da bertsio batetik hurrengora (eguneratzeko eta datu-baseak aldian-aldian konpontzeko barne-sistema du).
- Moodle-k datu-base bakarra erabiltzen du (beharrezkoa izanez gero, beste aplikazioekin konparti dezake).
- Moodle-k datu-baseen abstrazio osoa erabiltzen du, datu-baseen mota behinenak onartzen ditu.
- Enfasi handia jarri da plataforma osoaren ziurtasunean: formulario guztiak berrikusten dira, kokiak enkriptatzen dira, e.a.
- Moodle-k giza pedagogia konstruktibista eta soziala bultzatu nahi du (lankidetza, jarduerak, hausnarketa kritikoa, e.a.)
- Moodle egokia da online erako eskolak emateko, baina baita aurrez aurreko ikaskuntzaren osagarri gisa ere.
- Moodle-k teknologia erraz, arin, eraginkor eta bateragarrian egindako nabigatzaile-interfaza du.
- Moodle erraz instalatzen da PHP onartzen duen ia edozein plataformatan. Datu-base izatea baino ez du eskatzen, eta hori ere konparti dezake.
- Ikastaro-zerrendak zerbitzarian dauden
ikastaro guztien deskribapen laburra erakusten du, eta baita horietara
bisitari gisa sartzeko aukera ere.
- Ikastaroak kategoriaka sailka daitezke eta horien bilaketarako aukera ere ematen du (Moodle gune batek milaka ikastaro izan ditzake)
- Testua idatzi beharreko eremu guztietan WYSIWYG erako HTML editorea erabiliz idatz daiteke (baliabideak, foroetako mezuak, egunkarietako sarrerak, e.a.)
Última modificación: lunes, 9 de septiembre de 2019, 10:00