Hirugarren saioaren sintesia
Hirugarren saioaren helburu nagusiak bi izan dira:
- Birtualitatean informazioa sortu eta transmititzeko moduez hausnarketa bultzatzea
- Moodle-k informazioa emateko eskaintzen dituen tresnak aztertzea
Horrela, bada, informazioa sortu eta transmititzeko tresnak aztertu ditugu:
- Moodle-k hainbat tresna eskaintzen digu informazio-trukerako. Bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak izanik, gure helburu eta beharretara egokitzeko aukera dugu.
- Informazioa ezinbestekoa da baina ez nahikoa ikas-prozesua aurrera eramateko.
- Birtualitatean informazioa eskaintzea erraza da eta horretan geratzeko arriskua dago.
Hala ere, zailtasunak bat baino gehiago izan dira:
- Informazioa eskaintzeko tresnak bereiztea
- Tresna batzuen erabileran trebatzea
- Hainbat lanetan nahastuta ibili gara eta askotan plataformaren kudeatzailearen erabakien mende gaude
Kontuan hartu eta eztabaidarako:
- Moodle-n informazioa emateko bitarteko ugari dago: informazioa ezagutza bihurtzen ez bada, ez da ikas-prozesurik gertatutko. Informazioa geureganatu eta geure ezagutzetan integratzea lortzeko bideak aurkitu behar ditugu.
- Ikasleak orokorrean izan dituen ikas-esperientziak informazioa jasotzean oinarritu dira eta ez informazio hori prozesatu eta ezagutza-eskemetan integratzean. Horretarako estrategiak landu behar ditugu.
Modifié le: Wednesday 22 May 2013, 08:56