Hirugarren saioaren sintesia

Hirugarren saioaren helburu nagusiak bi izan dira:

  • Birtualitatean informazioa sortu eta transmititzeko moduez hausnarketa bultzatzea
  • Moodle-k informazioa emateko eskaintzen dituen tresnak aztertzea

Horrela, bada, informazioa sortu eta transmititzeko tresnak aztertu ditugu:

  • Moodle-k hainbat tresna eskaintzen digu informazio-trukerako. Bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak izanik, gure helburu eta beharretara egokitzeko aukera dugu.
  • Informazioa ezinbestekoa da baina ez nahikoa ikas-prozesua aurrera eramateko.
  • Birtualitatean informazioa eskaintzea erraza da eta horretan geratzeko arriskua dago.

Hala ere, zailtasunak bat baino gehiago izan dira:

  • Informazioa eskaintzeko tresnak bereiztea
  • Tresna batzuen erabileran trebatzea
  • Hainbat lanetan nahastuta ibili gara eta askotan plataformaren kudeatzailearen erabakien mende gaude

 Kontuan hartu eta eztabaidarako:

  • Moodle-n informazioa emateko bitarteko ugari dago: informazioa ezagutza bihurtzen ez bada, ez da ikas-prozesurik gertatutko. Informazioa geureganatu eta geure ezagutzetan integratzea lortzeko bideak aurkitu behar ditugu.
  • Ikasleak orokorrean izan dituen ikas-esperientziak informazioa jasotzean oinarritu dira eta ez informazio hori prozesatu eta ezagutza-eskemetan integratzean. Horretarako estrategiak landu behar ditugu.
Última modificación: miércoles, 22 de mayo de 2013, 08:56