Jarduera honetan dagoeneko ikusi dugun baliabide baten beste aldaera bat aztertuko dugu: 2.3 jardueran lehendik genituen fitxategiak igo ditugu ikastarora, eta zuzenean horietarako esteka jarri. Ikus dezagun nolatan egin dezakegun hori bera bestela.
Hona hemen, beraz, seigarren jarduera:
Aurreko jardueran fitxategien eremuan sortu duzuen direktorioa agerian utziko duzue, baina lehenago izena aldatuko diozue
Horretarako, fitxategien eremura joango zarete, eta han zuen direktorioa markatu eta Berrizendatu sakatuko duzue. Ipin iezaiozue zuen ikasgaiarekin zerikusia duen titulua.
Hori egindakoan, aurreko jardueretako argibideei segituta, direktorioa erakutsi beharko duzue zuen koadroan.
Modifié le: Wednesday 14 September 2011, 13:17