Aurretik ere aipatu dugu ordena oso garrantzizkoa dela eremu birtualetan ari garenean. Zuetako batzuek dagoeneko sentitu duzue zer den galduta ibiltzea. Horrelakorik gerta ez dakien lagunduko diegu gure ikasleei.
Jarduera honek bi zeregin ditu.
Hona hemen, beraz, laugarren jardueraren lehen zeregina:
Zuen koadroan agertuko diren edukiak (HTML testuak, estekak fitxategiak) bi bloketan banatuko dituzten etiketak sartuko ditugu: materialak eta loturak
Horretarako, Kudeaketa blokeko Edizioa aktibatu botoia sakatu behar duzue, eta orduan zuen koadroan bi menu zabalduko zaizkizue: Baliabidea gehitu, ezkerrean, eta Jarduera gehitu, eskuinean.
Baliabidea gehitu izenekoan Etiketa gehitu aukeratu eta dagokion testua idatzitakoan, aldaketak gorde sakatu.
Eragiketa hau bi aldiz burutu beharko duzue: lehenengoan materialak testua idatziz eta bigarrenean loturak.
Hori egindakoan, ziur aski gure koadroan dezenteko desordena izango da.
Hona hemen, beraz, laugarren jardueraren bigarren zeregina:
Orain arte koadroan sartu duguna ordenatzen saiatuko gara behean zehazten den hurrenkeran
Honako hurrenkera honetan:
- Helburuak eta edukiak azaltzen dituen web-orria
- Loturak izeneko etiketa
- Sortu ditugun bi estekak
- Materialak izeneko etiketa
- Igo ditugun fitxategiak
Horiek guztiak batetik bestera mugitzeko, ikonoa erabili beharko duzue.
Dokumentazioa:
Modifié le: Wednesday 14 September 2011, 13:17