Bigarren saioaAurretik ere aipatu dugu ordena oso garrantzizkoa dela eremu birtualetan ari garenean. Zuetako batzuek dagoeneko sentitu duzue zer den galduta ibiltzea. Horrelakorik gerta ez dakien lagunduko diegu gure ikasleei.

Jarduera honek bi zeregin ditu.


Hona hemen, beraz, laugarren jardueraren lehen zeregina:



AriketaZuen koadroan agertuko diren edukiak (HTML testuak, estekak fitxategiak) bi bloketan banatuko dituzten etiketak sartuko ditugu: materialak eta loturak




Horretarako, Kudeaketa blokeko Edizioa aktibatu botoia sakatu behar duzue, eta orduan zuen koadroan bi menu zabalduko zaizkizue: Baliabidea gehitu, ezkerrean, eta Jarduera gehitu, eskuinean.

Baliabidea gehitu izenekoan Etiketa gehitu aukeratu eta dagokion testua idatzitakoan, aldaketak gorde sakatu.

Eragiketa hau bi aldiz burutu beharko duzue: lehenengoan materialak testua idatziz eta bigarrenean loturak.

Hori egindakoan, ziur aski gure koadroan dezenteko desordena izango da.


Hona hemen, beraz, laugarren jardueraren bigarren zeregina:



AriketaOrain arte koadroan sartu duguna ordenatzen saiatuko gara behean zehazten den hurrenkeran




Honako hurrenkera honetan:
    1. Helburuak eta edukiak azaltzen dituen web-orria
    2. Loturak izeneko etiketa
    3. Sortu ditugun bi estekak
    4. Materialak izeneko etiketa
    5. Igo ditugun fitxategiak

Horiek guztiak batetik bestera mugitzeko, mugitu ikonoa erabili beharko duzue.

Dokumentazioa:
Azken aldaketa: asteazkena, 2011(e)ko irailaren 14(e)an, 13:17(e)an