Moodle-k edukiak sortzeko edo lehendik ditugunak ikastaro berrira ekartzeko modu erreza ematen digu baliabideei esker. Horien artean ondokoak ditugu: testu-orria, HTML testua, web gune baterako lotura, direktorioa eta fitxategiak erakutsi...
Hori horrela, hona hemen lehen jarduera:
Zoazte praktiketako ikastarora eta gehitu zuen koadroan web-orri bat. Bertan on-line eman nahi zenuketen ikastaroaren helburuak eta edukiak idatzi beharko dituzue.
Horretarako, Kudeaketa blokeko Edizioa aktibatu botoia sakatu behar duzue, eta orduan zuen koadroan bi menu zabalduko zaizkizue: Baliabidea gehitu, ezkerrean, eta Jarduera gehitu, eskuinean.
Baliabidea gehitu horretan Web-orria sortu aukeratu eta html moldeko testuak idazteko editorea zabalduko zaizue. Sortuko duzuen dokumentuari izena eman eta idatzi ondoren, aldaketak gordeko dituzue. Horretarako, bi aukera dituzue: a) Gorde eta bueltatu ikastarora, eta b) Gorde eta erakutsi.
Testu hori, jakina, zuen ordenagailuan dituzuenetako bat izan daiteke. Beraz, aukeran duzue testu berria idaztea edo lehengotik kopiatu/itsasi egitea.
Modifié le: Wednesday 14 September 2011, 13:17