Gaur egun konstruktibismoak izugarrizko garrantzia du ikaskuntzaren planteamenduetan. Ikuspegi horren arabera, ikaskuntza eraikuntza-prozesua da zeinetan ikasleak ezagutzak eraiki egingo dituen baldin eta informazio eta datu berriak aldez aurretik duen hezurduraren gainean txertatzen baditu, horrela ikaskuntza esanguratsua gertatuz. Eginkizun horretan garrantzia berezia hartuko du elkarlanak eta besterekin batera egindako eraikuntzak. Interakzioa eta bertatik sortutako ikaskuntza sustatu nahi ditu Moodle-k.
Horregatik, plataforma honetan ikastaroko partaideen arteko interakzioa bultzatzeko moduluak asko dira: foroa, txata, egunkaria, mezularitza...
Hori horrela, hona hemen laugarren jarduera:
Zoazte praktiketako ikastaroko zuen koadrora eta n gainera itzazue bi foro, behean zerrendatzen diren ezaugarriak betez
Foroen ezaugarriak
- lehen foroa: erabilera orokorreko foro arrunta. Beraz, denek bidal ditzakete mezu berriak eta erantzunak. Ikasleek aukeran izango dute mezuak beren posta-programetan jaso ala ez. RSS jarioa agerian utziko duzu. Irakurri gabeko mezuak ikastaroaren orri nagusian nabarmenduko dira. Irakasleak mezuak kalifika ditzake (gehienezko kalifikazioa) eta horretarako nahi duzun balorazio-eskala (zenbakizkoa zein bestelakoa) erabiliko duzu.
- bigarren foroa: eztabaida jakin bat burutzeko foroa. Denek bidal ditzakete erantzunak baina ez mezu berririk. Ikasleek aukeran izango dute mezuak beren posta-programetan jaso ala ez. Ikasleek aukeran izango dute irakurri gabeko mezuak nabarmendu ala ez. Ez da RSS jariorik izango, ezta kalifikaziorik ere.
Oharra: foro bakoitzaren kasuan zehaztu ez ditugun gainerako ezaugarriak nahi duzuen moduan konfigura ditzakezue.
Horretarako, Kudeaketa blokeko Edizioa aktibatu botoia sakatu behar duzue, eta orduan zuen koadroan bi menu zabalduko zaizkizue: Baliabidea gehitu, ezkerrean, eta Jarduera gehitu, eskuinean.
Horretarako, Kudeaketa blokeko Edizioa aktibatu botoia sakatu behar duzue, eta orduan zuen koadroan bi menu zabalduko zaizkizue: Baliabidea gehitu, ezkerrean, eta Jarduera gehitu, eskuinean.
Jarduera gehitu sakatu eta Foroa aukeratu. Hortik aurrera, agertuko zaizun interfazean gorago eman dizkizugun baldintzak aukeratu beharko dituzu.
Dokumentazioa:
Last modified: Wednesday, 14 September 2011, 1:17 PM