Lehen saioa
Ikasgela presentzial batean ikasleak banaka hartu ohi ditugu hainbat ohar, abisu edota iritzi emateko. Bada horretarako modua ere eremu birtualean eta funtzio hori betetzen du Moodle-n berehalako mezularitzak. Bi partaidek elkarren arteko komunikazioa gauza dezakete bertan eta biak konektatuta badaude instantean jasoko dituzte bestearen mezuak; konektatuta ez badaude, berriz, konektatu orduko esango die tresnak mezu bat dutela. Gainera, bidalitako eta jasotako mezu guztiak gordetzen ditu mezuen historian eta hori ere oso erabilgarria izan daiteke.

Jarduera honek bi zeregin ditu.

Hona hemen, beraz, bigarren jardueraren lehen zeregina:


Ariketa
Onar itzazue kontaktu gisa ikastaroko gainontzeko partaideak




Horretarako, joan Mezuak koadrora (eskubialdean, behean), sakatu Mezuak, aukeratu Bilatu botoia eta partaideen izenak banan-banan sartu ondoren bakoitzaren izenaren ondoan agertzen den aurpegi berdean (kontaktua gehitu) sakatu.

Hori egindakoan, egizue bigarren jardueraren bigarren zeregina:


Ariketa
Alda itzazue zuen mezularitza sistemaren ezarpenak





Ondorengo ezarpen hauek aukeratu:
  1. Mezuen leihoa erakutsi, mezurik baldin baduzue.
  2. Abisatu mezu berririk badago.
  3. HTML editorea erabili
  4. Bidali e-postaz mezuak lineaz kanpo bazaudete
Horretarako, joan Mezuak koadrora, sakatu Mezuak, aukeratu Ezarpenak botoia eta aipatutakoak aukeratu.

Dokumentazioa:
Última modificación: miércoles, 14 de septiembre de 2011, 13:17