Lehen saioa
Moodle ikasgela birtualak sortzeko aplikazioa izatetik hezkuntza-komunitate birtualak bultzatu eta kudeatzeko aplikazioa izatera pasatu da. 1.6 bertsiora arte ikastaroa zen unitate logikoa eta 1.7tik aurrera testuinguruak ditugu; lehen rol estandarrak zeuden bitartean, gure beharren araberako rolak sor ditzakegu orain komeni zaizkigun testuinguru eta zereginetarako.

Hona hemen, beraz, lehen jarduera:



AriketaIrakur ezazue Moodle-ren rol eta baimen-sistemaren aplikazioak hezkuntza-komunitate batean izeneko artikulua. Bertan agertzen da rol eta sistemen deskribapen aplikatua. Irakurri ondoren, testuaren bukaeran agertzen den pasarte bat aztertuko duzue. Horri buruzko zuen iritziak bidaliko dituzue mezu batean Jardueren forora.




Hemen duzue komentatu beharreko pasartea (8. or):

"e-Learningaren etorkizunerako oztopo ziren hainbat egoera gainditu egiten dira aldaketa honekin. Askoren ustez, gainditzen zailak diren mugak zituen e-Learningak: ikasle-irakasle harremana baino ezin omen zen garatu, besteengandiko eta besteekiko ikaskuntza ezin omen zen bultzatu, ikaskuntza-testuingurua ez omen zen kontuan hartzen..."

Azken aldaketa: asteazkena, 2011(e)ko irailaren 14(e)an, 13:17(e)an